Otsailaren 8a bitartean izango da zabalik 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematikula

EAEko gainerako ikastetxeetan bezala, 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematrikula zabalik izango da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Aiaraldeko ikastetxeetan.

Eskualdeko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Administrazioak eta udal zerbitzuek aurrematrikula garaiari begirako ekimen ezberdinak abiatu dituzte, publizitate kanpainak edo ate irekien jardunaldiak kasu, gurasoek seme-alaben etorkizun akademikoa aztertzeko momentuan informazio guztia eskura dezaten.

Eskaerak nola bideratu

EAEko gainerako ikastetxeetan bezala, 2 urtetik 16 bitarteko ikasleen aurrematrikula zabalik izango da urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra Aiaraldeko ikastetxeetan.

Eskualdeko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Administrazioak eta udal zerbitzuek aurrematrikula garaiari begirako ekimen ezberdinak abiatu dituzte, publizitate kanpainak edo ate irekien jardunaldiak kasu, gurasoek seme-alaben etorkizun akademikoa aztertzeko momentuan informazio guztia eskura dezaten.

3 ikastetxe aukeratu ahal izango dituzte familiek, lehentasunaren hurrenkeran, aurrematrikulan eta Hezkuntza Administrazioak araututako baremoak ebatziko du, eskainitako plaza kopurua gainditzen dituzten ikastetxeetan, plaza esleipena. Aurrematrikula internet bidez bidera badaiteke ere, beharrezko dokumentazioa aukeratutako lehen ikastetxera eraman beharko dute familiek, besteak beste, familia liburua, ENA edo errolda agiria. Ikastetxearekiko gertutasuna izango da baremazioetan pisu gehien izango duen faktorea. Errenta baxuenek, lanpostua ikastetxetik gertu dituztenek, familia ugariek eta kide elbarririk duten familiek egoera horien frogagiriak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Ez da berrikuntza nabarmenik sumatu aurrematrikulan titulartasun publikoko zein ekimen sozialeko ikastetxeen jardunean. Hezkuntza sektoreak egun bizi duen murrizketa politika areagotzeko mehatxu etengabeak edo espainiar Hezkuntza ministroak abiatutako LOMCE legeak ez dute islarik izan hezkuntza komunitateak gizarteratzen duen ekimen nagusian.

D bitamina

Laudioko udalak D ereduaren aldeko gomendioa berretsi du “D bitamina. Aberastu bere heziketa” kanpaina beraien seme-alaba lehen biziko aldiz matrikulatzera doazen familiei zuzenduz.  

Gaztelaniazko heziketa elebakarrarekin alderatuta eredu euskaldunak eskaintzen dituen eskola errendimendua indartzeko, aberasteko eta hobetzeko onurak eta hiztun eleanitzek, euskara zein gaztelania ederki menperatuta hirugarren hizkuntza batean aritzeko gaitasuna ere duten ikasleek, etorkizunari begira duten abantaila azpimarratzen ditu kanpainak.

Laudioko udal euskara arloak emandako datuen arabera 2012/13 ikasturterako 2 urteko haurren aurrematrikulan 10etik 7k aukeratu zuten D eredua Laudion, EAEko %70eko batesbesteko berdina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide