Aiaraldeko herri eta auzoek ongi etorri beroa eskainiko diete Olentzero eta Mari Domingiri

Euskal Herriko haur eta neska-mutilak gabon-gauaren protagonista bihurtzen dituzten Olentzero eta Mari Domingi pertsonaia euskaldunek ongi etorri beroa izango dute Aiaraldeko auzo eta herri guztietan.

Bezperako egunetan, hainbat ikazkin lagun, han-hemenka jaso dituzte eskualdeko neska-mutil guztien eskaerak eta, abenduaren 24ko gauean, magia ariketa aparta eskainita, etxe guztietara hurbilduko dira opariak banatzera.

Orozkon jarri dute lehen hitzordua 16:30ean Zubiaur plazan eta 17:30ean museoan herriko neska-mutilak agurtuko dituzte.

Arrankudiagako Elexalde plazan 17:00etan izango dira. Arratsaldeko programa pilota partidekin, 18:30ean frontoian, eta Hator, Hator etxera! Kontzentrazioarekin, 19:00etan, osatu dute. Gizarte etxean gaztaina erreak eta txokolate jana eskainiko dute.

Luiaondoko kalejira 17:00etan abiatuko da zubibarritik, eta amaierako harrera 19:00etarako iragarri dute pilotalekuan.

Urduñako kalejira 17:00etan abiatuko da kultur etxetik.

Okondoko kalejira Okondogoienatik abiatuko da, Bentila ingurutik,17:30ean. Opari banaketarako geldiune bi iragarri dituzte supermerkatu inguruan eta plazan. 18:00etan dantza taldea abiatuko da kalejiran eta 19:00ak inguru postal lehiaketaren sari banaketa iragarri dute.

Artziniegako hitzordua 18:00etan jarri dute futbol zelaian. Amaierako ekitaldia Goiko Plazan egingo dute eta gaztaina erreak eta ardo gozoa eskainiko dute bertan.

Laudioko kalejira 18:00etan abiatuko da. Aurtengoan kultur etxea, udaltzainen lehengo egoitza,  izango da abiapuntua, bertora helduko dira Olentzero eta Mari Domingi. Kalejirak ibilbide berria izango du; Lamuza plazatik, Zumalakarregi etorbidetik eta Alberto Acero plazatik egingo du ibilbidea Herriko Plazara heltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide