SAIA baimena bertan behera uztea eta fracking gabeko udalerri deklarazioa exijituko ditu Bilduk

Laudioko Bilduren Gobernu Taldeak gogorki salatu du PSEk gobernu erantzukizuna uzteko bezperako egunetan Laudio barne hartzen duen Araba eta Bizkaiko 50.000 hektareatako SAIA baimena SHESA enpresari aitortu izana.

 

Baimen honek funtsean fracking teknika zonalde horretan garatzeko ikerketak sei urtez ahalbidetuko ditu. Erabaki hau bertan behera uztea exijituko duen mozioa aurkeztu du Bilduk  hurrengo Udalbatzak aztergai izan dezan.

 

Honez gain, Laudio “frackingetik aske dagoen udalerri”gisa izendatzea proposatuko du Bilduren mozioak.

Laudioko Bilduren Gobernu Taldeak gogorki salatu du PSEk gobernu erantzukizuna uzteko bezperako egunetan Laudio barne hartzen duen Araba eta Bizkaiko 50.000 hektareatako SAIA baimena SHESA enpresari aitortu izana.

 

Baimen honek funtsean fracking teknika zonalde horretan garatzeko ikerketak sei urtez ahalbidetuko ditu. Erabaki hau bertan behera uztea exijituko duen mozioa aurkeztu du Bilduk  hurrengo Udalbatzak aztergai izan dezan.

 

Honez gain, Laudio “frackingetik aske dagoen udalerri”gisa izendatzea proposatuko du Bilduren mozioak.

 

Ez da Laudioko Udalbatzak fracking teknikaren inguruan aztergai izango duen lehen mozioa. Ekainaren 26an Udala fracking teknikaren aurka azaltzea eta aritzea proposatzen zuen mozioa aurkeztu zuen Fracking ez Araba plataformak Omnia eta Bilduren bitartez. EAJk aurkeztutako mozio alternatiboa atera zen orduan aurrera PSEren botoei esker. Jeltzaleen proposamenak bide irekia utzi nahi zion apurketa hidraulikoa erabiltzen duen teknika honi, baldin eta etorkizunean hain urratzailea ez bada.

 

BILDUk jarrera argia eta arduratsua eskatuko die gainerako taldeei fracking teknika bideratzeko ikerketak Laudion sei urtez ahalbidetuko duen baimenaren aurrean.

 

Legebiltzarraren aurrean protesta

 

Fracking ez Araba plataformak kontzentrazioa burutu zuen atzo arratsaldean Gasteizko Legebiltzarraren aurrean Jaurlaritzak bideratutako lehen SAIA baimena salatzeko. Laudio, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Arratiako bailara, Ugao eta Bilboko auzo batzuk (Bolueta, Etxebarri, Larraskitu) barne hartuko ditu SHESAk garatuko duen ikerketak.

 

Arratia eskualdean, “Arratien Fracking Bako Udalerrien” ekimena garatzen ari da egunotan udaletan mozioak aurkeztuz eta hainbat ekitaldi, dokumental proiekzioak kasu, deituz.

 

Hitzaldia Orozkon

 

Aiaraldean ere ekimen ugari bideratzen ari dira herritar ekimenetik fracking teknikaren arriskuak ezagutarazteko. Orozkon, ostiralean, abenduak 14an, hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean bertoko Gazte Asanbladaren eskutik 18:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide