Peñagarikano eta Silveira arituko dira Berria egunkariaren aldeko bertso-afarian

Berria egunkariaren aldeko bertso-afaria deitu dute azaroaren 30erako, ostiralerako, gaueko 21:00etan, Basalarrina elkarteak eta Laudioko udalak. “Zure ziztada behar dugu” lemapean, euskarazko hedabidearen aldeko bazkidetzak lortzeko Euskal Herri osoan garatzen ari den kanpaina sustatzeko ekitaldia izango da.

Berria egunkariaren aldeko bertso-afaria deitu dute azaroaren 30erako, ostiralerako, gaueko 21:00etan, Basalarrina elkarteak eta Laudioko udalak. “Zure ziztada behar dugu” lemapean, euskarazko hedabidearen aldeko bazkidetzak lortzeko Euskal Herri osoan garatzen ari den kanpaina sustatzeko ekitaldia izango da.

Anjel Mari Peñagarikano (Albiztur, 1957) eta  Xabier Silveira (Lesaka, 1976) izango dira bertso gauaz arduratuko direnak. Afaria Basalarrina elkartearen egoitzan ospatuko da eta txartelak 20 eurotan izango dira salgai azaroaren 27a bitartean Ilargi tabernan eta AEK eta Udal euskaltegietan.

Bertso-saioak ostegun eta ostiralean

Bertsolaritza inguruko ekimenak izango dira ere aste honetan zehar. Ostegunean, hilak 22an, bertso-saio didaktikoak programtu dituzte Laudioko euskaltegietan Arabako Bertsozale Elkarteak eratutako Bertsozaletu egitasmoaren eskutik.

Ostiralean azkenik, Bertxoko sariketaren azken kanporaketa burutuko dute Laudioko gaztetxean 19:30etik aurrera. Izar Mendiguren, Iker Agirre, Josu Kanpo, Peio Ormazabal, Uxue Ruiz de Arkaute eta Patxi Iriart arituko dira Arabako Bertsozale Elkartearen eta Hala Bedi Irratiaren artean antolatzen duten bertsolari gazteen arteko sariketan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide