9,37 milioi eurotako irabazi garbia aitortu du Tubacexek urte hasieratik iraila bitarteko aldian, 2011ko aldi berberaren emaitzekin alderatuz gero, hirukoitza. EBITDAri, Ustiapen emaitza gordinari, erreparatuz gero, %64,1eko hazkundea aitortu du Laudioko enpresak, beti ere, urtarriletik iraila bitarteko aldi hori 2011koarekin alderatzean.
Aztertutako aldian 394,79 milioi euroko salmenta kontsolidatuak lortu ditu Tubacexek, aurreko urtearekin alderatuta, %8,3ko hazkundea lortuz.
Prezioen berreskurapena eta Taldearen negozio unitate nagusien lehiakortasunaren hobekuntza aipatzen ditu enpresak banatu berri duen prentsa oharrean negozio zifraren bilakaera positiboaren arrazoien azteketan.
Datozen hilabeteei begira enpresak errentagarritasunaren hobekuntza espero du. Taldearen eskabide-zorroaren entrega-epea 2013ko apirilean kokatzen da egun enpresak eskainitako informazioaren arabera.
|
TUBACEXEN EMAITZA DATUAK |
2012 |
2011 |
%2012/2011 |
|
SALMENTAK |
394,79 |
364,57 |
+8,3% |
|
Ustiapen emaitza gordina (EBITDA) |
38,89 |
23,70 |
+%64,1 |
|
Emaitza bideratua |
24,57 |
8,47 |
+190,1% |
|
Emaitza garbia |
9,37 |
2,61 |
+259,0% |