Celia Romero, Manuel Cuevas eta Algarabia taldea Laudioko VI. flamenko kantu jaialdiko emanaldian izango dira

Laudioko Andaluzia eta Extremadura etxeek antolatutako flamenko jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da azaroaren 10ean. Hitzordua 20:00etan, Lanbide Heziketa Eskolako aretoan, izango da. Celia Romero, Manuel Cuevas eta Algarabia taldea izango dira jaialdiaren programan. Sarrerak ekitaldiaren atean bertan eskuratu ahal izango dira 10 euroren truke edota, aurretik, Andaluzia zein Extremadura etxeetan hartuta.

2011ko meategietako kriseilua

Laudioko Andaluzia eta Extremadura etxeek antolatutako flamenko jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da azaroaren 10ean. Hitzordua 20:00etan Lanbide Heziketa Eskolako aretoan izango da. Celia Romero, Manuel Cuevas eta Algarabia taldea izango dira jaialdiaren programan. Sarrerak ekitaldiaren atean bertan eskuratu ahal izango dira 10 euroren truke edota, aurretik, Andaluzia zein Extremadura etxeetan hartuta.

2011ko meategietako kriseilua

Celia Romero (Herrera de Duque, 1995) izango da aurtengo jaialdiko kartel burua. 2011 urteko  La Uniongo Meategietako Kantu Txapelketako sariduna da Celia Romero, meategietako kriseilua eskuratu duen 6. emakumea eta baita ere saritutako gazteena. Francis Pinto-k (Badajoz, 1973) lagunduko du gitarrarekin.

Laudioko Algarabia flamenko dantza taldeak eskainiko du jaialdiaren bigarren emanaldia. Manuel Cuevas-ek (Osuna, 1977), iazko jaialdiko kartel buruak,  lagunduko ditu kantuan.

2007az geroztik ospatzen da Laudioko flamenko kantu jaialdia Extremadura eta Andaluzia etxeetako bazkideen ekimenez. Flamenkoaren mundu mailako erreferentzia den meategietako txapelketan saritutako kantariekin osatutako programek Miguel de Tena, aurtengo Celia Romeroren maisua, Manuel del Pozo, Niño Bonela  eta Pedro Peralta  kantariak hurbildu ditu Aiaraldera. Ekitaldiko sarrera salmentarekin eta Udala eta babesle pribatuen ekarpen ekonomikoekin egiten diote aurre programaren finantzaketari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide