Nafarroa Oinez jaira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdeko hainbat udalen artean

Urriaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroako Ikastolen jaira hurbiltzeko autobusak antolatu dituzte Aiara, Amurrio, Laudio eta Urduñako udalek elkarlanean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskunde eguna izanda, abiatzeko ordutegia ohi baino beranduago ezarri dute euskaltzaleek bozka emateko parada ere izan dezaten.

Urriaren 21ean Zizur Txikian ospatuko den Nafarroako Ikastolen jaira hurbiltzeko autobusak antolatu dituzte Aiara, Amurrio, Laudio eta Urduñako udalek elkarlanean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskunde eguna izanda, abiatzeko ordutegia ohi baino beranduago ezarri dute euskaltzaleek bozka emateko parada ere izan dezaten.

Autobusa 10:00etan abiatuko da Urduñatik, suhiltzaileen egoitzatik. Amurriko hitzordua Antzoki aurrean, 10:15ean ezarri dute eta 10:25ean Luiaondoko Gizarte Etxean. Laudioko bilgunea, azkenik, institutu aurrean izango da 10:30ean.  Zizur Txikitik itzulera 18:30ean ezarri dute.

Prezio bakarra adostu dute txarteletarako: 9 euro adin eta geltoki guztietarako.

Saltokiak

Ohiko saltokietan izango dituzte txartelak salgai urriaren 18ra arte: Amurrion, Kultur Etxean, Laudion, Euskara Zerbitzuan, Aiaran, Udaletxean, Luiaondoko bulegoan eta udalaren web-gunean eta Urduñan, azkenik, Kultur Etxean.

Adingabekoek guraso edo legezko tutoreek izenpetutako baimen idatzia aurkeztu beharko dute bakarrik bidaiatu nahi izanez gero. Eredua saltoki guztietan eta Aiarako Udalaren web-gunean eskura daiteke.

Kolore & hitz

San Fermin Ikastolak DBHko 4. lerroa jarri du abian eta etapa horretako egoitza eraberritzeko proiekturako finantzatzeko erabiliko ditu aurtengo jaiaren etekina. Adin guztietarako egitarau oparoa antolatu dute iganderako, www.nafarroaoinez.net web-gunean bistara daiteke osorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide