Ertzaintzak Arakaldoko frontoiko mural bat ezabatzean erakutsitako harrokeria salatu du Bilduk

Arakaldoko frontoiko hormatan duela hamar urte baino gehiago ezarritako murala ezabatu zuen asteazkenean, hilak 19an, Ertzaintzak;  hildako bat eta hamar urte baino gehiagoz kalean dagoen preso ohi baten irudiak jasotzen zituen horma-irudiak.

Herritar batek telefonoz Ertzaintzaren jokaeraz ohartarazi zuen Arakaldoko Bilduko zinegotzi bat. Herritarren ordezkaria, beste auzokide batekin batera, frontoira hurbildu zen ez ohiko egoera gertutik ezagutzeko asmoz.

Arakaldoko frontoiko hormatan duela hamar urte baino gehiago ezarritako murala ezabatu zuen asteazkenean, hilak 19an, Ertzaintzak;  hildako bat eta hamar urte baino gehiagoz kalean dagoen preso ohi baten irudiak jasotzen zituen horma-irudiak.

Herritar batek telefonoz Ertzaintzaren jokaeraz ohartarazi zuen Arakaldoko Bilduko zinegotzi bat. Herritarren ordezkaria, beste auzokide batekin batera, frontoira hurbildu zen ez ohiko egoera gertutik ezagutzeko asmoz.

Arakaldoko Bilduk Ertzaintzak egoera horretan erakutsitako jarrera salatu du prentsa ohar bidez: “Gure zinegotziak euskaraz eta errespetu osoz azaldu zion agente bati herriko zinegotzia zela eta berak zekienez udaletxean ez zutela ekintza horren berri. Agentearen erantzuna <¡Ala vete por ahí!> izan zen mespretxuzko keinu batekin”. Herritarren ordezkaria bigarrenez gaztelaniaz egoera argitzen saiatu zen, baina ez zuen erantzunik lortu: “hortik aurrera eta beste ezer gertatu gabe ez hara gerturatutako herritarrek ezta zinegotziak ere ez zuten ertzainen hitz bat ere jaso. Irribarrez lurrera eta elkarri begira jarri ziren, herritarrari eta galdezka ari zen zinegotziari aurpegira ere begiratu gabe”.

Gertakarien berri eman ondoren, koalizioak honela baloratu du Ertzaintzaren jokabidea: “guztiz lekuz kanpo dagoela deritzogu eta heziketa eza izugarria adierazten du. Herritar eta zinegotziarekiko mespretxu eta errespetu falta itzela izan zen eta horrenbestez herritar guztiekiko mespretxua eta errespetu falta ere bada, kontutan hartuta bertan herriko ordezkari bat zegoela”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide