Laudion azken egunotan indarrez tira eginda gertatutako lapurreten harian, EAJk Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko koordinazio mahaia biltzea eskatu dio Bilduri.
Tira eginda egindako lapurretak eta kutxazain automatiko zein atarietan gertatutako erasoak ohikoak bihurtzen ari direla salatu dute jeltzaleek banatu berri duten prentsa oharrean. EAJk lapurreten gorakada gelditzeko neurriak bideratzea exijitu ditu, Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren arteko koordinazioan oinarritutakoak.
Bilduren erantzuna
Bilduk eskaera honi emandako lehen erantzunean, alarmismo soziala pizteko ekimena baino ez dela leporatu diela salatu dute jeltzaleek. Asteleheneko Udal Batzan berriz, abuztuaren 27an, Natxo Urkixok gorakada bat nabarmendu dela aitortu zuela azpimarratu du EAJk.
Eskaera bera egin zuten jeltzaleek urria aldera, "Laudiok lasaitasun eta segurtasun maila bikaina izan du oraintsu arte. Hori dela eta, harritzekoa ez da, udalerriko auzokideek eta batez ere nagusiek -lapurreta gehien pairatzen dutenek- nolabaiteko ezinegona azaltzea" adierazi zuen orduan Mikel Lasak.