Bilduk Kultura taldeei egindako Aldai plazako kultura-gunearen aurkezpenak oposizioaren kritikak piztu ditu

Laudioko gobernu taldeak Aldai plazan kultura-gune berria eraikitzeko proposamena ezagutzera eman zien gainerako talde politikoei maiatzaren 25ean ospatutako Gobernu Batzordean. Ondorengo prentsaurrekoan, egitasmoaren aurkezpen publikoa egin zuen.

Hilabete eta erdi baino ez da pasa eta eztabaidak Udal Batzako gainerako talde politikoen jarrera kritikoa eta herriko hainbat eragile kulturalen interesa piztu ditu. Gizarte-sareetan ere gaiaren inguruko iritzia emateko ekimenak azaldu dira.

Kultura eragileei eskainitako aurkezpena

Laudioko gobernu taldeak Aldai plazan kultura-gune berria eraikitzeko proposamena ezagutzera eman zien gainerako talde politikoei maiatzaren 25ean ospatutako Gobernu Batzordean. Ondorengo prentsaurrekoan, egitasmoaren aurkezpen publikoa egin zuen.

Hilabete eta erdi baino ez da pasa eta eztabaidak Udal Batzako gainerako talde politikoen jarrera kritikoa eta herriko hainbat eragile kulturalen interesa piztu ditu. Gizarte-sareetan ere gaiaren inguruko iritzia emateko ekimenak azaldu dira.

Kultura eragileei eskainitako aurkezpena

Ekainaren 26an herriko 20 eragile kulturalei eskainitako aurkezpenean, udal teknikariek emandako txostenetan oinarritutako informazio teknikoa eskaini zuen gobernu taldeak; Aldai plazako orubearen ezaugarriak, proiektua bideratzeko baldintza juridikoak, arkitektura aldetik bete beharreko baldintzen azterketa teknikoa eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzen zuten txostenen laburpena eskaini zuten berton.

Ezaugarri teknikoei dagokienez, besaulki-patioaren toki kopurua, agertokiaren tamaina eta zerbitzu-sarbidearen kokapena edo aretoaren ezaugarri akustikoen inguruko galderak luzatu zituzten talde kulturalek. 300 ikusleentzako tokia, sotoko solairutik zerbitzu-sarbidea izango duen 12 metroko zabalera eta 6 eta 12 metro arteko sakonerako agertokia eta akustika aldetik baldintza egokiak eskaintzen duen proiektua dela azaldu zuten Bilduko ordezkariek.

Bileran Laudiok kultura-azpiegituratan dituen gabeziak utzi zituzten agerian talde kulturalek, besteak beste, entsegutarako lokal falta eta Lamuza parkeko instalazioen egoera kezkagarria. Eztabaida herritar guztiei zabaltzeko proposamenak ere azaldu zituzten bileran.

Oposizioaren jarrera kritikoa

Bilduk antzoki proiektua gizarteratzeko erabilitako prozedurak udalbatzako gainerako taldeen kritikak eskuratu zituen ekainaren 26ko osoko bilkuran. Maiatzaren 25ean Gobernu Batzordean emandako argibideek ez zituzten oposizioko taldeak pozik utzi eta gaia udal batzordeetan sakonkiago aztertzeko eskabideak azaldu zituzten osoko bilkuran.

"BILDUk eragindako marketing eta propaganda estrategia” bezala baloratu zuen EAJk proposamena bideratzeko erabilitako prozedura ondorengo egunetan banatutako prentsa oharrean. Kultura taldeentzat deitutako aurkezpenera gainerako talde politikoak ez dituela gonbidatu leporatu diote ere oposiziotik gobernu taldeari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide