Solstizio eta San Joan suek jaia piztuko dute eskualdeko herri eta auzo guztietan

Ostegunetik igande bitartean udako solstizio eta San Joan gauaren inguruko ospakizunak izango dira Aiara eskualdeko herri eta auzoetan.

Artziniegan piztuko dute eskualdeko lehen sua 21ean, ostegunean, solstizio egunean, uda garaiaren ongi etorri gisa. Museoan jarri dute hitzordua 20:30ean Artziniegako Museoak eta Artea Etnografi Elkarteak. Berton dantzak, musika, sua eta askaria eskainiko ditu Akergorri jaiaren programak.

San Joan suak

Ostegunetik igande bitartean udako solstizio eta San Joan gauaren inguruko ospakizunak izango dira Aiara eskualdeko herri eta auzoetan.

Artziniegan piztuko dute eskualdeko lehen sua 21ean, ostegunean, solstizio egunean, uda garaiaren ongi etorri gisa. Artziniega Museoan jarri dute hitzordua 20:30ean Artziniegako Museoak eta Artea Etnografi Elkarteak. Berton dantzak, musika, sua eta askaria eskainiko ditu Akergorri jaiaren programak.

San Joan suak

Larunbatean San Joan suaren inguruko ospakizunak zabalduko dira eskualdeko gainerako herri eta auzoetan.

Orozkon goiz partean Gorbeiako parke naturaleko ganadu feria eta produktu erakusketa izango da  Hegoalde urbanizazioaren inguruan. Pilota partidak 11:30ean hasiko dira eta Orozkoko produktuen dastatzea eskainiko da 12:00etan. Arratsalde partean Orozkoko Agate Deuna eta Gasteizko Dultzinea Abesbatzek kontzertua eskainiko dute San Joan elizan 20:30ean. Piruloren erretzea eta su artifizialak 22:30ean izango dira Hegoalden eta 23:00etan berbena hasiko da.

Laudioko Larrazabal eta Landaluze auzoek San Joan Astobitzako baselizaren zelaian ospatzen duten jaiaren programa ostiralean abiatuko da 22:00etan aurrera Honat taldeak eskainiko duen dantzaldiarekin. Larunbatean, bola jokoa izango da goizean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera haurrentzako jokoak Kirikino taldearen eskutik.  20:00etan Krosa abiatuko da eta ordu berberean Laudioko Musika Bandaren kalejira eta Herriko Plazatik abiatuko den zanpantzarren kalejira iragarrita daude. 21:00etan Honat taldearen erromeria hasiko da eta 22:00etan etenaldia egingo dute suaren jaiari txanda emateko. Gauerdirako bertso saioa iragarrita dago eta 00:30etik aurrera Triki ta Ke taldearen dantzaldia.

Akelarreak

Urduñako Gazte Asanbladak Akelarre eta San Joan sua deitu ditu 22:30etik aurrera Makaldian. Igandean San Joan zelaian, Bizkaiko azoka zaharrena ospatuko da Urduñan. Ganadu azokarekin batera artisautza eta nekazaritzako elikagai azoka izango dira bertan.

Okondon ere Akelarre eta txokolate jana deitu du 20:30ean bertoko dantza taldeak futbol zelai eta bolatoki inguruan. Jaia 19:00etan hasiko da saltxitxak, mairu-pintxoak eta queimada eskainiko duen txosnan eta sua 20:00etan piztuko dute.

Suaren jaia herri eta auzo guztietan

Luiaondon, aste kulturalaren programa barruan, San Joan sua eta txokolate jana egingo dute 21:30ean parkearen aurreko zelaian. Suaren jaia, jakina, Airara udalerriko gainerako herri eta azuoetan ere ospatuko dute. Arakaldon bezperan, barikuan, egurra eta kartoi bilketa deitu dute 18:30ean sua prestatzeko eta zapatuko jaia 21:15ean hasiko da Udaletxe ondoan. Patata tortilla, txorizoa eta txokolate jana ondoren piztuko dute sua.

Amurrion ospakizunak Aresketamendin Banda Txikiak 13:00etan eskainiko kontzertuarekin hasiko dira. 20:00etatik aurrera Koldo taldearen emanaldia iragarrita dago. Arrankudiagako Uribarri auzoan trikitixa eta txokolate jana deitu dituzte suaren jaiaren inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide