Elikadura-subiranotasunaren protagonismoa emakumeari aitortzen dion argazki erakusketa ibiltaria

Kubatarren eta euskaldunen bizipenetatik abiatuta, Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak elkarlanean martxan duten “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak” erakusketa ibiltaria Laudion izango da maiatzaren 21etik ekainaren 1a bitartean.

Kubatarren eta euskaldunen bizipenetatik abiatuta, Euskadi-Cuba elkarteak eta EHNE-Bizkaia sindikatuak elkarlanean martxan duten “Emakumeak, elikadura-subiranotasunaren protagonistak” erakusketa ibiltaria Laudion izango da maiatzaren 21etik ekainaren 1a bitartean.

Josu Trueba basauriarra eta Pau Coll badalonarraren argazki lanen bilduma Kultura Etxean erakusgai izango dute 18:00etatik 21:00etara astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan. Kubako Nekazari txikien Elkarte Nazionala eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, EHNE,  sindikatuaren Bizkaiko taldearen jarduera dokumentatu dute argazkilariek. Erakunde bi hauek "La via campesina" nazioarteko nekazari elkarguneko kide dira, 1996an ospatutako Elikaduraren Mundu-Gailurrean elikadura-subiranotasuna kontzeptua kaleratu zuen erakundea, alegia.

“Herritar guztien elikatze-eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politika nahiz estrategia propio eta iraunkorrak definitzeko herriek duten eskubidea”, hala definitzen dute antolatzaileek elikadura-subiranotasuna. Eskubide horren lorpenerako borrokan, emakumeari aitortzen diote protagonismoa. FAO erakundeak eskainitako datuen arabera, emakumeak mundu mailako elikagai ekoizpenaren %70az arduratzen dira baina neoriberalismoak eta patriarkatuak zapaldu eta baztertzen ditu.

Erakusketa Igorre, Agurain eta Gasteizko Judimendi auzoan bisitatu ahal izan da udaberrian zehar. Laudioko Berdintasun Zerbitzuak programatutako ekimen honek Araba eta Bizkaiko Foru Aldundien laguntza ere izan du. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: www.euskadicuba.org. Erakusketa eskatzeko kontaktu bideak: sensibilizacion@euskadicuba.org / 94 415 11 07.

Emakume enpresariak, ekintzaileen eredu

Pertsona Ekintzailearen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, "Han eta hemengo emakume ekintzaileak" foruma antolatu du Laudioko Berdintasun Zerbitzuak maiatzaren 22rako, astearterako, 18:30ean Kultura Etxean. Ekitaldia EMAKUNDEk antolatutako 2012ko Berdintasun Foroaren barruan kokatuko da eta Laudioko Udaleko Garapen Agentziaren laguntza izango du.

Foroak emakumeek sortutako enpresa ekimenen esperientzia trukaketa eta esparru horretan aritu nahi dutenei aholkularitza eskaintzea bultzatuko du.

Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute. 94 403 48 50 telefonoan hartuko dituzte erreserbak ostirala arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide