Abuztuaren 26tik urriaren 5a bitartean Laudioko Yin de Yan antzerki eskolan eskainiko duen V. Nazioarteko Laborategiaz gain, maiatzaren 12an Madrilen abiatuko duen ikastaro-bira iragarri berri du Pablo Ibarluzea Laudioarrak.
“CLOWN: Barregarri geratzearen gozamena” titulupeko ikastaroa eskainiko du Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon maiatza eta ekaina bitartean eta Utrech-en, Holandan, abuztua aldera.
“Maskara eta antzezlea” ikastaroa hirtzartu du ere uztailaren lehen hamabostaldirako Norvegiako Bjorke-n. Laudion V. Nazioarteko Laborategian “Antzerki fisikoa, maskarak eta Clown” 6 astetako programaketa Brasilen ere, Rio de Janeiro probintziako Miguel Pereira udalerrian, eskainiko du azaroa eta abenduan.
Ekitaldi guztien inguruko informazioa sarean eskura daiteke: Madril eta Bartzelonako ekitaldietarako gonbiteak facebook-en txertatu ditu, Bilboko ikastaroa Nexo Teatro antzerki taldearen programaketan bistara daiteke, Norvegia eta Brasilgo ekitaldiek orrialde propioa dute eta Laudioko programaketa Yin de Yan Eskolaren web gunean bistara daiteke.