Prest dituzte San Prudentzio jaietako egitarauak Aiara, Okondo eta Laudion

Rock jaialdiak, kirolak, danborradak eta herri-gastronomia izango dira Aiara, Okondo eta Laudio udalerrietan San Prudentzio egunaren inguruan prestatu dituzten jai egitarauen ardatzak.

Aiara udalerriko zaindariaren jaiak apirilaren 27tik 29a bitartean ospatuko dituzte, Okondon 28ra mugutuko da egitarua eta Laudioko programak berriz, atariko eta ondorengo asteburuetan ere ekintzak eskainiko ditu, berton jokatzen diren bola joko mota ezberdin guztiek tokia izan dezaten.

Rock jaialdiak, kirolak, danborradak eta herri-gastronomia izango dira Aiara eta Laudio udalerrietan San Prudentzio egunaren inguruan prestatu dituzten jai egitarauen ardatzak.

Aiara udalerriko zaindariaren jaiak apirilaren 27tik 29a bitartean ospatuko dituzte, Laudioko programak berriz, atariko eta ondorengo asteburuetan ere ekintzak eskainiko ditu, berton jokatzen diren bola joko mota ezberdin guztiek tokia izan dezaten.

Udalerri bietako jai egitarau zehatza http://www.aiaraldea.com/agenda estekan bistara daiteke.

Aiaran, Herri kirola eta rock-folk jaialdia

San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, pisuzko ekintza bi antolatuko dituzte Aiaran. Udalerria osatzen duten herri guztiei herri kirol lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu zaie. 17:30etik aurrera herri bakoitzeko 4 neska eta 4 mutilez osatuko diren taldeak, lasto altxatzean, jende proban, aizkorarekin, trontzarekin, ingudearekin eta lokotxekin, besteak beste, lehiatuko dira.

Odoloste jana herrikoia ostean, 21:30ean, I. Aiara folk-rock jaialdiari emango diote hasiera. Programa, ordubeteko tartearen hurrenkeran, Joy Of Convolution, Dagreim, Goaz eta Laramie taldeek osatuko dute; ordu txikitako 01:30etik aurrera diskodantza eta 03:30etik aurrera DJ Agila ere jaialdi barnean dira.

Laudion, danborradak eta barraskiloak

San Prudentzio bezperan, ostiralean, eta ondorengo egunean, igandean, kokatuko dira Laudion egingo diren ospakizun nagusiak. Apirilaren 27an haur eta nagusien danborradak ospatuko dira.  17:15etik aurrera, Lamuza, Latiorro, La Milagrosa eta Ikastolako ikasleek, Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasleak lagun, jai giroa zabalduko dute Herriko Plazatik abiatzean. Helduen txanda Rakatapla elkartean eskutik hasiko da 20:00etan Kultura Etxetik abiatuta eta 22:00etan Erretreta joko dute Herriko Plazan.

Igandean, apirilaren 29an, Rakatapla elkartearen antolakuntzapean, Barraskiloak saltsan prestatzeko XX. gastronomia lehiaketa ospatuko da 09:00etatik aurrera Herriko Plazan eta 12:30etan dastatzeko eskainiko dituzte ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide