Aiara, Amurrio, Laudio, Okondo eta Urduñako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako barnetegia antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak Aiaraldeko udal horiekin lankidetzan. Pazko-astean sortzen den eskola-oporraldian, apirilaren 11, 12 eta 13an, asteazkenetik ostiralera, Bernedoko aterpetxean bertsogintza eta aisialdia uztartzeko aukera eskainiko dute berton.
Izen ematea otsailaren 27tik martxoaren 9a bitartean izango dute zabalik Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. edo 6. mailan ikasten eta antolaketan laguntzen duen udalerrietako batean erroldatuta dauden neska-mutilek. Norberaren udaletxera hurbildu beharko dute izena ematera baldintza biak betetzen dutenenek eta ondoren 40 euroko kuota ordaindu beharko dute martxoaren 23a baino lehen.
73 leku eskainiko dira denera. Lehen deialdian beteko ez balira, gainerako udalerrietako neska-mutilei emango zaie aukera martxoaren 13tik 23ra bitartean. Kasu honetan 70 euroko kuota ordaindu beharko dute.
Barnetegiko kuotak barne ditu bidaia, begiraleak, janaria, lojamendua eta materiala.
Izen ematea ondorengo tokietan bideratu ahal izango da:
AMURRIOKO UDALA– Euskara zerbitzua Tel: 945 891161 e-posta: euskara@amurrio.org
AIARA eta OKONDO Aiarako kuadrila– Euskara zerbitzua Tel: 945399122 / 677566245 e-posta: cayala.alberto@ayto.alava.net
LAUDIOKO UDALA—Euskara arloa Tel: 94 4034 890 e-posta: euskara@laudiokoudala.org
URDUÑAKO UDALA—Euskara zerbitzua Tel: 945 384860 e-posta: euskara@urduna.com