EAJk eta PSEk hirigintzaz, kulturaz, etxebizitza sozialetaz eta soldaten izozketaz galdegin dute osoko bilkuran

EAJk mozio bi aurkeztuko ditu martxoaren 26an ospatu behar den Laudioko Udal Osoko Bilkurak azter ditzan. Bilduko Gobernu Taldeak herriko Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren garapenerako dituen epeak Hirigintza Batzordean hilabete baten buruan aztergai agertzeko eskaera luzatu dute lehenbizi jeltzaleek. Eztabaida honen harira, HAPN herritarren parte-hartzeaz garatzea helburu izango duen prozesua apirilaren 2. hamabostaldirako abian jarriko dela iragarri berri du Bilduk.

EAJk mozio bi aurkeztuko ditu martxoaren 26an ospatu behar den Laudioko Udal Osoko Bilkurak azter ditzan. Bilduko Gobernu Taldeak herriko Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren garapenerako dituen epeak Hirigintza Batzordean hilabete baten buruan aztergai agertzeko eskaera luzatu dute lehenbizi jeltzaleek. Eztabaida honen harira, HAPN herritarren parte-hartzeaz garatzea helburu izango duen prozesua apirilaren 2. hamabostaldirako abian jarriko dela iragarri berri du Bilduk.

Bestetik, herriko ostalariek kalean terraza eta mahaitxoak jartzeko araudia berrikusteko proposamena aurkez dezala eskatuko dio EAJk Bilduri mozio bidez: “aldaketaren zirriborroa aurkez dezala Osoko Bilkuran eztabaida dadin, lurzoru publikora lotutako trenkada, edo karpa bezalako instalakuntza finkoek eragindako arazoak konpontze aldera eta indarrean dagoen Ordenantzaren artikuluaren interpretazio desberdinek eragindako segurtasun juridikoa ezabatzeko Udalari erreminta-juridiko eraginkorrago bat ematea”.

Iragan legealdiaren amaierako Osoko Bilkurak, 2011ko maiatzean, onartutako Ordenantzak 2009an emandako baimenen berrikuspena eragin du eta herriko ostalari talde batek aldaketak kalte ekonomikoak eragin dizkiola agertu du hedabideetan.

PSEren ordezko-mozioa

PSE taldeak gaiaren inguruko ordezko-mozioa aurkeztu du. Berton, 2011ko irailaren 2az geroztik indarrean den Ordenantzaren balorapena, udal erregistroan jasotako kexa eta eskaeratatik abiatzea proposatzen du; honetarako, apirilean herriko ostalarien, udal teknikarien eta talde politiko guztien partaidetza izango duen lan taldea deitzea proposatzen du. Honez gain, ostalaritzako instalazio hauetan estetika eta praktikotasun irizpide bateratuak bultzatuko dituzten neurriak aztertzea eskatuko du PSEren mozioak.

Azkenik, APILLek gehiegizko ostalaritza zonaldea ezabatzeko egin duen proposamenetik abiatuta, herriko ostalarien kategoria sailkapena berrikusteko prozesua abiatzeko eskaera ere gehitu du mozioan PSEk.

Bigarren mozio batean, Espainiako gobernuak arautu berri duen lanbide arteko gutxieneko soldataren izozketaren aurrean Laudioko Udalak aurkaritza agertzea eskatuko du PSEk. Europar Gutun Sozialak ezartzen duen bezala, gutxieneko soldata soldaten batez bestekoaren ehuneko hirurogeira egokitzeko negoziaketa prozesua zabal dezala eskatu beharko dio Laudioko Udalak Espainiako gobernuari mozioa aurrera ateraz gero.

 

Kultura eta etxebizitza sozialak

Udal gobernu taldeak kultur eta kirol taldeekin izan dituen bileren berri ematea eskatuko du PSEk Osoko Bilkuran. Luzatu zaizkien hitzarmen proposamenen zehaztapenean ezarri diren diru-laguntza murrizketak ezagutu nahi ditu ere PSEk.

Azkenik Apaloeta urbanizazioan Eusko Jaurlaritzak Udalari alokairuan utzi behar dizkion etxebizitzak ordaintzeko diru-partida eratzea proposatuko du PSEk Osoko Bilkuran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide