Tokiko fruta arbolez osatutako ortuak sortu dira Laudion eta Amurrion

Euskal Herriko Hazien Sareak 2010ean Arabako eskualde ezberdinetako tokiko fruta arbolen berreskurapenerako ekimena jarri zuen martxan. Aiara eskualdean abiatu zen esperientzia hau eta berton lortutako zuhaitzez hornitu dira Amurrio eta Laudion zuhaitzaren egunaren ospakizunetan sortutako ortu biak. Okondoko udal agintariek ere eskualdeko fruta arbolen ondare genetikoa gordetzeko ekimen honetan parte hartzeko interesa agertu dute.

Euskal Herriko Hazien Sareak 2010ean Arabako eskualde ezberdinetako tokiko fruta arbolen berreskurapenerako ekimena jarri zuen martxan. Aiara eskualdean abiatu zen esperientzia hau eta berton lortutako zuhaitzez hornitu dira Amurrio eta Laudion zuhaitzaren egunaren ospakizunetan sortutako ortu biak. Okondoko udal agintariek ere eskualdeko fruta arbolen ondare genetikoa gordetzeko ekimen honetan parte hartzeko interesa agertu dute.

Edurne Ortun izan da ikerketaren arduraduna eta Arabako Foru Aldundiak argitaratzen duen Lurzabal aldizkariak argitaratu zuen irailean egindako lanaren laburpena. Aiarako Koadrilako bost udalerrietan eta Urduñan egin zituen aurkezpen hitzaldiak prozesua abiatzeko.

30 pertsona hurbildu dira proiekturako informazioa eskaintzera eta 19 herri ezberdinetan kokatutako 11 espezie ezberdinetako 191 zuhaitz identifikatu dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako DNA azterketak baliatuz. Sagarrondoa izan da historikoki Araban eta Aiaraldean landatutako fruta arbola eta ikerketan 90 ale katalogatu dituzte, %47a, 72 madariondo, %37a,  7 gereziondo, 4 aranondo, 4 pikondo, 5 intxaurrondo eta bana hurrondo, irasagarrondo, masustondo, mertxikondo eta mizpirondo.

Fruta arbolen inguruko informazioa eman duten gehienak jubilatuak ziren. Aurrera begira ezagupen hauen transmisiorako errelebo bideak eskaintzeko aukera da.  Etxe eta baserrietan fruta arbolen landaketarekin sortzen den lotura emozionalaren garrantzia azpimarratzen du ere Edurne Ortunek,  aiton-amonek etxe inguruan landatutakoak, noiz, zergatik toki jakin batean.... fruta arbol gehienek istorioa izan dezakete.

Euskal Herriko Hazien Sareak bultzatutako ikerketaren helburuak bertoko barietateen erabilpena bultzatzea, erabilpen tradizionala berreskuratuz eta ingurunearekin dugun harremana indartzea izan dira. Ekimenaren beste helburu bat, bertoko fruta arbolen fruituak merkaturatzeko baldintzak sortzea izan daiteke. Aiarako Koadrila fruta ekoizpen tokia izan da antzina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide