Zuhaitzaren eguna ospatuko da gaur Amurrion eta bihar, larunbata, Laudion. Aurtengoan Aiara eta Arabako berezko fruta-arbolez landatutako ortuak sortuko dira Aresketamendi inguruan Amurrioren kasuan eta Iturritxu inguruan, Laudio Ikastolaren Haur Hezkuntzako eraikinen atzealdeko magaletan, Laudiokoaren kasuan.
Euskal Herriko Hazien Sareak 2010 urtean Arabako berezko fruta-arbolen katalogazio lanari ekin zion Aiarako koadrilan. Orduko lanaren emaitza dira asteburuan eskualdeko neska-mutilek ortuetan landatu behar dituzten kimuak.
Amurrion Aresketamendin
Amurrioko eskoletako neska-mutilek 10:00etan dute hitzordua Aresketamendi inguruan ortua sortzeko lanetan aritzeko. Amurrion bildutako fruta-arbolen emaileak beton izango dira ere laguntzen. 11:00etan hamaiketakoa eta talde argazkia egiteko aukera izango dute eta 12:30 eta 13:00ak bitartean Amurriorako itzulera programatuta daukate.
Laudion, Iturritxu inguruan
Laudioko hitzordua Herriko Plazatik abiatuko da 10:00etan jai giroan trikitilariek lagunduta. Iturritxu inguruan ortua osatuko dute goizean zehar eta hamaiketakoa ere eskainiko da. 12:00etatik aurrera kale animazioa eta tailerrak izango dira Aldaiko Plazan egunari amaiera emateko.