Ugaoko Bidea taldeak “Kupidoren gezi galduak” antzezlana eskainiko du igandean

“Kupidoren gezi galduak” komedia eskainiko du igandean Ugaoko Bidea taldeak, Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean, arratsaldeko 17:30ean. Aiaraldean kokatutako hainbat eleberrien egileak, Jose Luis Urrutia idazle eta gidoigileak idatzitako antzezlana, irailaren 4an estreinatu zuten ugaotarrek Portugaleten.

“Kupidoren gezi galduak” komedia eskainiko du igandean Ugaoko Bidea taldeak  Lanbide Heziketa Udal Ikastetxean arratsaldeko 17:30ean. Aiaraldean kokatutako hainbat eleberrien egileak, Jose Luis Urrutia idazle eta gidoigileak idatzitako antzezlana, irailaren 4an estreinatu zuten ugaotarrek Portugaleten.

Ezusteko ekaitzak harrapatuta, landetxe batean babes bila asteburu batez elkartutako pertsona taldearen gorabeherak kontatzen ditu komediak. Berton bildutako bikoteetako kideen arteko antzinako amodio-kontuek, korapilo barregarriak eragingo dituzte aspaldiko sentimenduek  sortutako harreman berriak kolokan jartzean.

Herri ekimenaz sortutako taldea

2010ean Ugaoko udalak hiribildua sortu zeneko 635. urteurrena ospatzeko “Miraballes hiriberriaren sorrera” obraren antzezpena antolatu zuen.  Xede horrekin jyt kreaKtibos produkzio-etxeak ugaotarren artean egindako gonbiteak izandako arrakastaren ondorioz sortutako taldea da Ugaoko Bidea.

Bi urteren bueltan kaleko antzerkia, laburmetraiak zein antzezpen historiko ezberdinetan hartu dute parte. Ez da taldeko partaideek Laudion egingo duten lehen agerraldia, uda partean Beldui txakilendegiak eskainitako afariak girotu dituzte aurten. Igandean Laudion eskainiko duten lanaz gain,  arazo sozialekin lotutako antzezpen laburrak eta iraila aldera Ugaoko jaietan estreinatu behar duten obra berria prestatzen ari dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide