Orozkoko Andra Mari eta Ibaiondo kaleak Altube ibaia gainetik lotuko dituen oinezkoen zaldainaren egurrezko egitura abenduaren 23an ezarri zen. Hilabete hau amaitu baino lehenago, erabilgarri egongo dela iragarri du Orozkoko Udalak.
Orozkoko Zubiaur auzoan, Andra Mari kalearen inguruan, sortu berri den etxebizitza gunea, ibaiaz beste aldera dauden azpiegiturekin, eskola eta kiroldegiarekin, besteak beste, lotzeko ekimena da hau.
EAJk 2011 urterako aurrekontuan aurreikusita utzi zuen proiektu honek, 72.000 eurotako aurrekontua izango du, BEZ barik. Egurrezko egiturak 25,60 metroko luzera izango du eta 2,5 metroko zabalera.
Zaldaina ezarri zeneko argazkiak blog honetan bistara daitezke "Las miradas de Jose Asensio Larrinaga".