Aldaiko eta Solozelai plazak oinezkoentzako pasealeku batez lotzeko proiektua onartu berri du Laudioko Udalak. Proiektuaren garapenak Lanbide Heziketa Udal Ikastetxearen aurrean dagoen aparkalekuaren berrantolaketa eragingo du, Aldaiko erreka gaineko egurrezko zubitik Solozelai plaza bitarteko ibilbidean. Aparkalekuan 40 auto uzteko tokia desagertuko bada ere, jaietako zezen plaza kokatzeko behar beste toki izango dela bermatuko da.
204.000 eurotako aurrekontua iragarri da proiekturako. Zonalde honetako hiri-antolaketa behin-behinekoa izaten jarraituko du.
Merkataritza Suspertzeko Aparteko Planean APILL elkarteak proposatutako ekimena da hau eta Merkagune planak eskaintzen dituen finantzaketa aukerak baliatuz bideratzea espero da.