Euskadi Lidergo Foroak krisiari aurre egiteko gakoen eredutzat aurkeztu du Tubacex

Ospatu berri den laugarren Euskadi Lidergo Foroak, Tubacex enpresako presidente eta kontseilari-delegatua, Alvaro Videgain, gonbidatu zuen abenduaren 1ean “Krisiaren aurrean, lidergo eta nazioarteratzea” gaia jorratzeko Deustuko Unibertsitatearen Bilboko liburutegian.

Ospatu berri den laugarren Euskadi Lidergo Foroak, Tubacex enpresako presidente eta kontseilari-delegatua, Alvaro Videgain, gonbidatu zuen abenduaren 1ean “Krisiaren aurrean, lidergo eta nazioarteratzea” gaia jorratzeko Deustuko Unibertsitatearen Bilboko liburutegian.

Tubacex enpresak 1992 urtean jasandako ordainketa-etenduraz geroztik jorratutako bidea, krisi egoerei aurre egiteko gakoen erakusle gisa aurkeztu du Euskadiko Lidergo Foroak.  Alvaro Videgainek, hogei urte hauetan enpresak izandako bilakaeraren arrakasta, balio erantsia duten produktuen eskaintzan kokatu zuen. Helburu hori lortzeko gakoak lehiakortasuna eta zerbitzu-kalitatea izan direla adierazi zuen Tubacexeko presidenteak

Tubacex enpresak Amurrio eta Laudioko lantegiez gain, Austria eta Pennsylvanian ditu fabrikak. Bere produktu-gamaren %20ko merkatu kuota du mundu mailan, eta 2011 urtean %95ko esportazio-maila eta 425 milioi euroko fakturazioa lortu ditu. Bere sektoreko mundu mailako bigarren ekoizlea da eta burtsan egun duen kapitalizazioa 246 milioi eurokoa da.

Euskal lantegietako ekoizpen-kostuak altuagoak dira

Taldeak egun dituen ekoizpen-kostuen azterketa ere eskaini zuen Videgainek. Amurrio eta Laudioko lantegietako enplegatuen kostea, urteko lanaldia eta absentismo tasak, Pennsylvania eta Austriakoekin alderatu zituen, euskal faktorietako produktibitatea, taldeko baxuena dela azalduz. Sindikatuei dagokienez, Austriakoak enpresa zerbait propio bezala bizi duten bitartean, euskal sindikatuei ez diela batere axola eta etsaia beti toki berdinean kokatzen dutela adierazi zuen Videgainek Accenture, Deusto Business School  eta El Correo taldeak antolatzen duten Foroan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide