Laudioko argazki lehiaketako irabazleen argazkiez osatuko du APILLek 2012rako argitaratuko duen egutegia

Laudioko merkatari eta ostalarien elkarteak, APILLek, Laudioko 2. Argazki Txapelketako sari banaketa burutu zuen ostegunean gastronomia museoan.

Amaia Yanizek eskuratu zuen lehen saria “Pórtico” argazkiarekin. Luis Candidoren “La mirada mágica” izan zen bigarren sariduna, eta hirugarrena Jabier Ordriozolaren “Begirada” lana. Antolatzaileen esanetan “epaimahaiak ez zuen lan erraza irabazleak aukeratzerakoan, jaso diren lanen kalitatea apartekoa izan da”.

 Lehen 3 saridunek 500, 250 eta 100 euroz kargatutako TCA txartelak, APILLek Laudioko dendatan ordaintzeko bultzatutako kreditu txartelak, eskuratu zituzten.

 2012ko egutegia

 Guztira 13 argazki aukeratu ditu epaimahaiak APILLek 2012rako argitaratu behar duen “Laudio, merkataritza eta aisia” egutegiaren azala eta 12 hilabeteak osatzeko.

 Laudioarren partaidetza bultzatuko du APILLek eta egutegirako aukeratutako argazki guztien arteko bozketa egitea proposatuko die. Herritarrek aukeratutako argazkiaren egileak 150 euroko TCA txartela eskuratuko du eta bozketan parte hartzen duten laudioar guztien artean 100 eta 50 eroko erosketa txartelak zozketatuko ditu APILLek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide