Tubos Reunidos enpresak seikoiztu ditu irabaziak iraila bitartean

Tubos Reunidos Taldeak 2011ko iraila bitarteko tartean 18,3 milioi eurotako irabaziak aitortu ditu, 2010 urtean lortutako 3,3 milioi euroekin alderatuta, ia seikoiztu ditu Amurrioko enpresak bere irabaziak. Negozio-kopuruari erreparatuz gero, %44ko igoera aitortzen du enpresak.

Tubos Reunidos Taldeak 2011ko iraila bitarteko tartean 18,3 milioi eurotako irabaziak aitortu ditu, 2010 urtean lortutako 3,3 milioi euroekin alderatuta, ia seikoiztu ditu Amurrioko enpresak bere irabaziak. Negozio-kopuruari erreparatuz gero, %44ko igoera aitortzen du enpresak.

EBITDAk (ingelerazko Earnings Before Interest, Taxes, Depreciation, and Amortization), Interes, Zerga, Balio-galera eta Amortizazioen Aurreko Irabazien finantza-adierazleak, %76an egin du gora urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Adierazle honen gorakada, gastu kontrolerako bideratutako plan zorrotzak eta  Estrategia Planean aurreikusitako inbertsio asmo handiek ahalbidetu dute, enpresaren esanetan. 2010eko maiatza bitartean, Enplegu Erregulazio Espediente bi bideratu ditu Amurrioko faktorian.

Enpresa taldearen ekoizpen asmoei dagokienez, 2011-2014 aldirako plan estrategikoak hodien negozioa lehenesten du, balio erantsi handiagoa sortzen duten hodietan espezializatzeko bidea indartuz. Honek taldearen gainerako filialen etorkizunean eragin zuzena izan dezake. Egun egoitza nagusia Bartzelonan duen Almesa logistika enpresaren salmenta prestatzeko prozesua zabalik dago. Amurrioko Inauxa enpresarako antzeko asmoak iragarri dira 2011an zehar baina ez dira, antza, bideratu. TR talde barruan Iruñeako Acecsa, Lantarongo TR-Lentz, Trapagarango Productos Tubulares  eta Cadizeko Trandsa enpresak kokatzen dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide