Eskualdeko langileen eskubideak murrizten ari direla salatuko du LABek

LAB sindikatuak Aiara eskualdeko langileen lan-baldintzetan emandako atzerakada agerian uzten duten datuz hornituko du Euskal Herri osoan abiatu duen “Gezurretan ari zarete” kanpaina. Krisitik ateratzeko politiken aitzakiaz bideratu den hainbat neurrik langileen eskubideak murriztu baino ez duela eragin salatuko du LABek. Langabetu kolektiboaren egoera larria agerian uztea izan da kanpainaren abiapuntua: 2008-2011 aldian, Aiaraldeko langabetu kopurua bikoiztu egin da, sindikatu abertzaleak bildutako datuen arabera.

LAB sindikatuak Aiara eskualdeko langileen lan-baldintzetan emandako atzerakada agerian uzten duten datuz hornituko du Euskal Herri osoan abiatu duen “Gezurretan ari zarete” kanpaina. Krisitik ateratzeko politiken aitzakiaz bideratu den hainbat neurrik langileen eskubideak murriztu baino ez duela eragin salatuko du LABek. Langabetu kolektiboaren egoera larria agerian uztea izan da kanpainaren abiapuntua: 2008-2011 aldian, Aiaraldeko langabetu kopurua bikoiztu egin da, sindikatu abertzaleak bildutako datuen arabera.

Eskualdeko enpresa guztietara zabalduko du ekimena LABek, tokian tokiko langileen ordezkariei hitza emanez. Guardian, Kider, Maderas de Llodio eta Tubos Reunidos enpresatan, adibidez, kanpaina martxan dago.

Guardian enpresan honela jaso dute LABeko delegatuek egoera: “Produkzioa igotzeko 41 milioi euro inbertitu ondoren, eta itzelezko jai propagandistikoa egin ostean, bazkaria eta opariak egon zirelarik, kasualitatez orain lan hitzarmen berria negoziatu behar dugunean, enpresak aldi baterako langile guztiak kaleratu, eta salmentak jaitsi eta enpresaren egoera kaxkarra dela argudiatuz, lan hitzarmen berrian ez soldata igoerarik ezta hobekuntzarik ere eskaini ezin dutela esaten du”.

Kider enpresan bi Enplegu Erregulazio Espedienteren ostean sortutako egoera salatu du LABek: “zoritzarrez LABek iragarritakoa gertatu da. Langileriaren %10a kaleratuko dutela ohartarazi digute Kider Murgan. Zenbat lanpostu gehiago galduko dira Kider taldearen baitan?".

Beste bi Enplegu Erregulazio Espediente pilatu dituzte Amurrioko Tubos Reunidos enpresan, “krisia arintzeko plana argudiatuz. Taldeak 14 milioi euroko irabaziak adierazi ditu 2010 urtean eta beste 14 milioi euro 2011ko lehenengo seihilekoan”. Honez gain, talde honetako Inauxa enpresaren salmenta aukera faltsua zabaldu dela utzi dute agerian bertoko langileek: “salmenta iragarri zuten krisitik gogor ateratzeko Estrategia Planaren baitan eta 2010 urteko etekin onak nahasteko, orain jakin izan dugu prentsaren bitartez, ohi duten moduan, ez dutela salduko.”

“Langileei urteetan gure aparteko soldatei uko egitea eskatu diguten bitartean, ez dago Maderas de Llodio enpresaren etorkizuna bermatzen duen proiekturik”, honela laburbiltzen dute egoera Laudioko enpresa horretako ordezkariek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide