"Artea norberaren barruko esperientziaren informazioa ateratzeko baliabide erreza da"

SUSANA CORBELLA EGILUZ (Bilbo, 1965), kulturgintzan urteetan aritutako laudioarrak, Arteterapia doaako tailer saioa eskainiko du larunbatean, azaroaren 11an, Laudioko Satya Yoga Eskolan.

Artean trebatuta egon behar dugu arteterapia tailer batean parte hartzeko?
Ez, ez da inolako trebetasunik behar. Arteterapia egiteak norberaren baliabideak erabiltzea du helburu eta bakoitzak bere gisara egitea proposatzen dugu.

Zer lor dezakegu proposatzen dituzun tailer saioetan?

SUSANA CORBELLA EGILUZ (Bilbo, 1965), kulturgintzan urteetan aritutako laudioarrak, Arteterapia dohako tailer saioa eskainiko du larunbatean, azaroaren 11an, Laudioko Satya Yoga Eskolan.

Artean trebatuta egon behar dugu arteterapia tailer batean parte hartzeko?
Ez, ez da inolakotrebetasunik behar. Arteterapia egiteak norberaren baliabideak erabiltzea du helburu eta bakoitzak bere gisara egitea proposatzen dugu.

Zer lor dezakegu proposatzen dituzun tailer saioetan?
Arteterapia oso ezezaguna da oraindikEuskal Herrian eta orain nire helburu nagusiena ezagutaraztea da. Saio batean ikusdezakezu Artea norberaren  barruko esperientziaren informazioa ateratzeko baliabide erreza dela. Musika, dantza eta plastikarekin esperientziaren bizipen berria ateratzen da, eta bide ezezagun batetik abiatzeko aukera jorratu ahal dugu. Gure barruko eta kanpoko gertaerekin disfrutatzeak eta adi egoteak sormenera eramaten gaitu.

Zein izan da arteterapia lantzera eraman zaituen ibilbidea?
Hasieran  Arte Ederrak ikasi nuen eta psikologia ere nuen gustuko. Denborarekin  Bartzelonan Arteterapia Masterra ikasi nuen eta orain nire lanbidea da.
Ni beti arteen bidetik ibili naiz eta interesatzen zaidan gauza garrantzitsuenetakoa pertsonaren jokabidea edo psikologia da. Biak batera eta elkarrizketan, Arteterapia sortzen da. Ez dut nire bizitza artista soil bezala ikusten. Aldiz, Artea erabiliz jendea laguntzea oso atsegina eta gustukoa dut.
 
Orain zer motako lanak egiten dituzu?
Normalean Arteterapaia  bi eratan erabiltzen dut: Sormen tailerrak egiteko edonorentzako eta beste alde batetik  arazoak dituen jendearentzako, batez ere Alzheimer edota osasun mental alorreko bestelako patologiak dituztenentzako.  Bilboko Sendarte izeneko elkatearekin lan egiten dut Arteterapia saioak egiten. Ume autistekin lan egiten dut ere eta  Gorabide izeneko elkartearekin elbarritu psikikoekin aritu naiz. Psikologia esparruan orain erabiltzen den tresna hitza da, baina jende askorentzat hitza zuzenegia da… eta Artea elkarri ulertzeko tresna berezia dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide