Arabako Odol Emaileen Elkartea, laguntza eske

Arabako Odol Emaileen Elkartea sentsibilizazio kanpaina burutzen ari da Laudion azaroan zehar. "Odola ematea bizitza da" kanpainako kartelak ezarri dituzte herriko kaleetan eta odola emateko arrazoiak eta jakin beharrekoak azaltzen dituzten esku orriak banatu dituzte.

Arabako Odol Emaileen Elkartea sentsibilizazio kanpaina burutzen ari da Laudion azaroan zehar. "Odola ematea bizitza da" kanpainako kartelak ezarri dituzte herriko kaleetan eta odola emateko arrazoiak eta jakin beharrekoak azaltzen dituzten esku orriak banatu dituzte.


Sentsibilizazio kanpaina azarorako prestatu duten odola emateko egutegiaren lagungarria izango da: azaroaren 7, 17, 21 eta 22an Ardantzazar kaleko Gizarte Etxean izango dira; hilaren 10ean Aretako Santa Ana klubean; azaroaren 14an Latiorroko Gaztela eta Leongo Etxean; 16 eta 23an, Ugarteko La Milagrosa ikastetxean. Guztietarako ordutegia 16:30etik 20:00etara izango da.


Odola emateko ekimena Guardian eta Vidrala enpresetara luzatu dute oraingoan eta urria aldera, Laudioko Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko langile eta ikasleek ere hartu dute parte.

Emaileak helburu
Kanpainaren helburuetako bat osagai anitzeko aferesi emaileak lortzea izango da. Odola emateko prozesu honek odolaren osagai zehatzak, plaketak, plasma edota globulu gorriak bereizten ditu eta ohiko saioek baino denbora gehiago eskatzen du. Odola eman nahi duten guztiek aurreko kontrol medikoa pasa behar dute, 18 urtetik gorakoa eta 66 urtetik beherakoa izan behar dute, eta 50 kg.-ko pisua, gutxienez. Informazio gehiago 900 3003 404 eta www.donantesdesangre.com orrialdean eskura daiteke.
 
Hilabete bukaeran, 29an, Urduñan izango dira eta abenduan Amurrio eta Artziniegara helduko da kanpaina.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide