Urriaren 21ean trafikora zabaldute dute berriro Aretako Gasteiz kalea. Lanek aurrera egiten duten bitartean, txandadako zirkulazioa ezarri da semaforo bidez trenbideko zubitik "El Tunel" jatetxea bitarteko zatian. Abuztu amaieran estolderian gertatutako ezusteko arazo batzuk, bidea trafikorako bi hilabetez guztiz itxita egotea eragin dute. Arabako Foru Aldundia izan da orain arte bide honen erantzunkizuna izan duena, eta Laudioko Udalak erakunde honi bideratu zizkion iraila aldera auzokideek lanen inguruan egindako ekarpen eta aholkuak, elbarrituentzako egokitzapen eskasa kasu.
Maiatza aldera hasitako lanak urtarrilarako amaituta egotea espero dute auzokideek. Lanek arazo sorta handia eragin dute hilabete hauetan: argiztapen urria, ur eta argindar zerbitzuetan etenak, euriak eragindako putzu eta lokatza, aparkatzeko toki falta, eta abar. Udaletxeko ordezkariek lanen azken txanpa honi buruzko informazio zuzena eskaini ahal izango dute datorren azaroaren 21erako deituta dagoen auzokideen Asanbladan.