AP-68ko bi langile kaleratu dituzte bidesaria txartel pertsonalaz ordaintzea leporatuta

Amurrio eta Laudioko langile bi kaleratu ditu AP-68 autobideko emakiduna den Autopista Vasco Aragonesa enpresak. Bidesarien ordainketarako beraien kreditu txartel pertsonala erabiltzea leporatu zien enpresak kaleratzea arrazoitzeko. Praktika honek kalte ekonomikoa eragin diola argudiatu du Vasco Aragonesak.

Amurrio eta Laudioko langile bi kaleratu ditu AP-68 autobideko emakiduna den Autopista Vasco Aragonesa enpresak. Bidesarien ordainketarako beraien kreditu txartel pertsonala erabiltzea leporatu zien enpresak kaleratzea arrazoitzeko. Praktika honek kalte ekonomikoa eragin diola argudiatu du Vasco Aragonesak.
Kaleratutako langileak enpresako delegatu sindikalak ziren. Salaketa publikoa bideratu dute hedabideetan enpresak hartutako gehiegizko neurria salatuz. Ordainketa bitarteko elektronikoak, txartel zein T-bideak, erabiltzen dituzten bezeroen kontrol sistemarik ezarrita ez dagoen bitartean, lapurtutako txartelen erabilpena oztopatzeko adibidez, enpresako langileen kasuan kaleratze zigorra ezarri dela salatu dute langileen ordezkariek. AP-68k bidesarien kobraketa gero eta automatizatuagoa bultzatzen duela, baina bertoko langileak ordainketa sistema hori erabiltzeagatik zigortzen dituela gaineratu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide