Udalaren web atariak herritarren 329 eskaera jaso ditu 2016an

Laudioko Udalaren web atariaren irudi bat. Argazkia: aiaraldea.eus

329 eskaera jaso ditu 2016 urtean Laudioko Udalaren web-atariak herritarren eskaerak biltzeko duen atalak.

“Hobetu zure herria” atalak jasotako eskaera horien % 43a, 142 eskaera, obra eta mantentze-lanetarako zerbitzuetara bideratu dira zuzenean. Konponketa txikiekin, farolekin, bankuekin, haur jokoekin, garbitasunarekin edo ur zerbitzuarekin lotutakoak izan dira, besteak beste.

Gainerako eskaerak, kirolarekin, kulturarekin, liburutegiarekin, jaiekin, zergekin edo izapideekin lotutakoak izan dira eta dagokien arloetara bideratu dira, Amets Meaza zinegotziak balantzea aurkezpenean azaldu duenez.

Bisitarien gorakada
2015 urtean .eus domeinurako migrazioa burutzearekin batera, 72.417 bisitaldi eskuratu zuen udalaren web atariak urte osoan, hilean 6.034 bisitari bataz besteko. 2016 urtean, aldiz, % 23ko hazkundea eman da bisitaldietan. Urtean 88.653 bisitari kontabilizatu dira, hilean 7.400.

Abuztua izan da bisitari gehien jaso den hilabetea, herriko jaien inguruko kontsultek eraginda.

Twitter kontua
2015eko martxoaz geroztik Udalak duen twitter kontuari dagokionez, 791 jarraitzaile biltzen ditu egun. 2015 urtean 500 jarraitzaile zituen eta ia pertsona bat batu da egunero 2016an Udalaren kontura.

Udalak tresna honen bidez txiokatutako informazio gehiena tokiko kultura agendarekin lotuta egon da: ekitaldietako bideo eta argazkiak, zuzeneko emanaldiak, ibilbide, txango eta bisitaldien inguruko hitzorduak edo jai programen informazioa.

Amets Meazak adierazi du twitter kontua oso tresna baliagarria suertatu dela baita alertak, meteorologia abisuak, trafiko aldaketak edo autobus geralekuen aldaketak iragarri behar izan direnean.

3.000 irudi, argazki zein kartel sareratu dituzte Udalaren twitter kontuaren bidez, eta 1.400 pertsona inguruk jasotzen du egunero udalaren informazioren bat sare sozial hau baliatuta.

Udal Osoko Bilkuren streaming saioak
Udalbatzen zuzeneko emanaldiei dagokienez, streaming bidez eskainitako azken 11 bilkuren datuak eskaini zituen Amets Meazak. 2016ko ekainetik 2017ko urtarrila bitarteko bilkurek emanaldiaren momenturen batean konektatu diren 993 zuzeneko ikusle zenbatu dituzte orotara, 90 pertsona udalbatza bakoitzeko.

Eskainitako azken bilkurak, iragan urtarrilaren 30ekoak, bildu ditu ikusle gehien: 239 pertsona, emanaldian zehar konektatutako guztiak zenbatuta.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide