Bi lan deialdi egin ditu Laudio Ikastolak. Alde batetik, DBHko euskara eta Batxilergoko Literatura arloetarako irakaslea behar du.
Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Arlo bietatarako behar besteko titulazioa.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
- EGA edo titulazio baliokidea.
Ondorengoa baloratuko da:
- Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea.
- Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea.
- %33 edo ezintasun handiagoa izatea.
Lan deialdi honetarako izen ematea 2026ko irailaren 29ra arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, laudioikastola.eus/lan-poltsa, bideratu beharko da.
Bestalde, Hezkuntza Laguntza Espezialista kategoriako langile baten ordezkapena burutu beharra dauka, bai eta kategoria horretako lan-poltsa ere berriztatzekoa.
Interesdunek Gizarteratzeko Goi Teknikari titulazioa edo lanpostuan aritzeko baliokidea eta C1 euskara titulazioa izan beharko dituzte.
Curriculumak Ikastolako web guneko lan-poltsa atalaren bidez jasoko dira.