Herritik eta herriarentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mai. 15a, 11:05

Borondatea izaten da auzi orotan ebatzi beharreko lehena. Borondaterik ez bada, hautsi dezagun asanblada. Edo, bestela, saia gaitezen aurrekoari baiezkoa lapurtzen, irrigarri utz dezakeen klima hegemonikoan.

Ideia bat; horixe da behar duguna. Hortxe dugu eztabaidaren abiapuntua, maxima bat, borondatearen zenbatekoa irudikatuko diguna. Hasieran baino ez gaude, “baina”k, kontraesanak, helduko dira. Erantzuna baiezkoa bada, segi dezagun aurrera.

Herriko jaiak antolatzeko unea heldu da. Mahai gainean bi irizpide:  1) berritasunaren beharra planteamenduaren inertziaren aurka eta 2) berritasunaren beharra antolatze egituran eta moduan. Bestela esanda, programaren aldaketa eta herritik eta herriarentzat antolatutako jaiak. Biak estuki lotuta, ezinbestean.

Eztabaida mahai gainean dagoen arren gehiegi aurreratu gara; borondatea jarreran bertan antzematen da. Arriskatzen ez duenak ez omen du irabazten, eta guk betiko moduan jarraitzea erabaki dugu, galbidea ibilbidea baino erosoagoa zaigunaren errealitateari eusten.

Jaiak antolatzeko modelo berriari heltzeko beharren eztabaidan sartu beharko gara hurrengoan; maxima onartu, borondatea irudikatu, eta, ondoren? Ondoren ekingo diogu kontraesanen ebazpenari; ez aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide