Santi Hernando urriaren 17an epaituko dute Madrilen, Herriko tabernen auzia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko urr. 4a, 13:52

Urriaren 17an Herriko Tabernen auziaren baitan 36 herritarren aurkako epaiketa hasiko da Madrilen. Bertan izango dira eskualdeko hainbat kide; haien artean Santi Hernando laudioarra. Era berean, hiru egun lehenago abiatuko da 40 gazte independentistaren aurkako epaiketa.

Urriaren 17an Herriko Tabernen auziaren baitan 36 herritarren aurkako epaiketa hasiko da Madrilen. Bertan izango dira eskualdeko hainbat kide; haien artean Santi Hernando laudioarra. Era berean, hiru egun lehenago abiatuko da 40 gazte independentistaren aurkako epaiketa.

Hernandorentzat 10 urteko kartzela zigorra eskatu dute ETAko kide izatea leporatuta; nahiz eta berak akusazioa ezagutzen ez dituen frogetan sostengatuta dagoela dioen. Epaiketan Euskal Herriko 111 elkarte kultural daude inplikatuta, Laudio, Artziniega, Amurrio eta Okondokoa barne. 

Guztira, 150 pertsona inguru bilduko dira egoerarako espresuki moldatu den epaitegian: auziperatuez gain elkarte bakoitzeko arduradun legal bana. Auzia 2002-an sortu bazen ere, Hernandok independentzia bezain zaharra izan daitekeela dio. Testuinguru politiko hartan estatuak ezker abertzalearen adierazpen politikoa zen Herri Batasuna bizitza politikotik kanpo uzteko estrategian kokatzen du auziperatu laudioarrak, “dena ETA zenaren teoria maltzurrean oinarrituta”.Urte hartan Garzonek deklaratzera deitu zituen, herriko tabernek ETA finantzatzen zutela -eta alderantziz- argudiatuta. Inplikatutako elkarte kultural gehienak itxi  eta ondasunak bahitu zituzten. Auziperatu gehienek kargu desberdinak bete zituzten Herri Batasunan. Hernandoren ustez, epaiketa honek, gazteen aurkakoarekin batera, Euskal Herrian urteotan martxan jarri den prozesua blokeatzea du helburu. Gainera, estatu espainiarraren mendeku politika agerian geratzen dela deritzo.

“Libre” dinamika
Epaiketei erantzuteko “Libre” dinamika jarri dute abian. Zentzu horretan, Santi Hernandoren ustez jendearen konpromisoa eta militantziarekin soilik egin ahal zaio aurre egoerari, eta epaiketak gelditzeko helburua erdietsi.Horretaz gain, urriaren 26rako manifestazio nazionala deitu dute Bilbon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide