Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Estatu Frantziarrari behin behineko atxiloketa modu desegokian luzatzeagatik kondena ezarri dio. Izan ere, legearen arabera, denbora tarte jakin batetan epaitu behar dira atxilotuak, kasu honetan bi: Patxi Abad laudioarra eta Mikel Almandoz.
Biek ia 6 urte itxaron zituzten epaituak izateko; 2003an izan ziren atxilotuak eta 2009ra arte ez zituzten epaitu. Estrasburgok ezarritako zigorraren arabera Estatu Frantziarrak 5000 euro ordaindu beharko dizkio kaltetutako bakoitzari. Horri 2000 euroko tasak gehitu behar zaizkio.
Ez da, ordea, Estatu Frantziarra arrazoi horrengatik epaitutako lehen aldia. Zehazki zazpigarren kondenaren aurrean aurkitzen da, aurrekoetan ere kaltetuak euskal herritarrak izan direlarik. Sententzia horrekin, gainera, pasa den urtean antzeko egoeran ezarritako zigorra indartu egiten da.