Urteko azkeneko kontseiluan Hernando Lacalle eta Covadonga Solaguren laudioarrak Eusko Jaurlaritzan aritzeko izendatuak izan dira, zehazki aurrekontuen zuzendari eta etxebizitza sailburuorde postuetan, hurrenez hurren.
Lacallek Laudioko Udalean betetzen duen zinegotziaren postua utziko du, eginkizun berrian aritu ahal izateko. Jon Karla Menoiorekin hasi zen alkate orde gisa, gerora beste lan batzuetan aritu bada ere.
Solaguren eta Lacalle astelehenean izendatu zituzten, beste lau sailburuorderekin batera. Laudioko Udalean sortzen den hutsunea nork beteko duen erabakitzeke dagoela esan du Mikel Lasak, EAJren hautagaiak.