Uztailaren amaieran Aretan ospatu zen asto lasterketa salatu du Equok. Horretarako argazkiak eta bideo bat aurkeztu ditu, astoek jasotzen dituzten tratu txarren adibide. Besteak beste, ipurdi zein aurpegian emandako kolpeak nabarmentzen dira. Erakundearen arabera, asto lasterketek Animalien Babeserako Legea hausten dute. Horren bidez animaliei euren gaitasunetatik kanpokoak diren ekintzak eginaraztea galarazten da. Hala, Equok argi adierazi du asto baten kondizioa ez dela lasterketa batetan parte hartzea.
Bide horretan, Laudioko jaietan animalien aurkako bortizkeria egoera gehiago daudela salatuta, zezenen aurka erabiltzen dena kasu, Udalari “eboluzionatzeko” eskatu dio, jai etikoagoak antola ditzan eskatuz, Sopuertan eta Galdakaon egin den bezala.