2013ko jaietarako Pablo Gorostiaga pregoilari izendatu izanak talde politikoen arteko tirabirak eragin ditu. PSE-EEk txupinazoan parte hartuko ez zuela iragarri zuen, hautaketa Udaletik kanpoko esparruan egin dela argudiatuz. Gainera, demokratak direla-eta pregoilaria ez onartzearen erabakia hartu zuten.
Horren aurrean Laudioko Bilduk erantzuna eman du. Izan ere, pregoilaria hautatzeko prozedura iazko berdina izan dela defendatu dute Udaletik, alegia, udal organoa den Jai Batzorde Parekideak bideratuta egin dela. Zentzu horretan, iaz bertan talde politiko guztiek parte hartu eta inork ez ziola sistemari kritikarik egin gogora ekarri dute.
Hori dela eta, Udal taldeak ez ditu ulertzen azaleratzen ari diren presio legalak, ezta gehiengo sozialak partekatu eta errespetatzen duen erabakia kriminalizatzeko saiakera. Horregatik Jai Batzorde Parekidearen adierazpen askatasuna eta erabakitzeko ahalmena errespetatuak izan daitezen eskatu du.