Lanestosatik abiatuko da ESAITek antolatutako Mendi Martxa. Abuztuaren 3tik 10era luzatuko den ibilaldian 8 etapatan zatitutako 151 kilometro egingo dira, Euskal Herriko Selekzioen aldarria zabaltzeko helburuarekin, hala nola giro euskaldunaz gozatzeko aukerarekin. Euskal Herria ezagutzeko aukera aparta dela defendatu dute antolatzaileek.
Txangoek 9 ordu inguruko iraupena izango dute, goizeko zortzietan hasita eta arratsaldeko bostak arte. Martxaren irteerara joateko autobusak antolatuko dira. Aiaraldearrek Bilbon izango dute garraioa hartzeko parada, nahiz eta hau apuntatzen den jendearen arabera moldagarria izan. Gainera, eskualdetik igaroko da martxa, abuztuaren 6an, Zallatik Laudiora doan txangoan.
Martxan parte hartzeko aukera desberdinak eskaini ditu ESAITek. Osoa, erdia edota egun solteetan murgiltzeko beta izango da. Izena emateko edota ibilaldiaren nondik norako guztien berri izateko hurrengo helbidea ahalbidetu dute: http://www.esait.org/?q=eu/node/340
[video:https://www.youtube.com/watch?v=yKr_QvxvMwc]