Feu Vert enpresako langileak 132 egun luze hartu dituen greba mugagabean murgilduta daude, lan hitzarmenaren defentsa helburu. Guztira EAEn 8 tailerrek eta estatuan 84k osatzen duten enpresan olio eta gurpil aldaketara dedikatzen dira. Langileen eskakizuna Biltegi Handien hitzarmen nazionala ez aplikatzea da, alegia, Bizkaiko Metalaren Komertzioarekin jarraitzea. Bide horretan hiru epaiketa irabazi dituzte, baina egoerak okerrera egin du gobernua uztailaren 7an aplikatzekoa den lan erreforma berria dela eta. Horren arabera, ordainsari bat gutxiago eta udarako 9 orduko lanaldia ezarriko zaie.
Egoera horretan erabaki zuten greba mugagabeari ekitea. Enpresak, hala ere, langileen eskakizunei muzin eginez, langile berriak kontratatzea erabaki zuen, grebalarien arabera prozesu ilegal bidez egin dena. Gainera, Basauriko tailerretik bost langile kanporatu dituzte, hiru aiaraldear tartean daudelarik, eta Portugaletekotik bi. Langileen arabera neurri hau enpresaren trikimailua da, langileen ber onartzea negoziatzeko, hitzarmena bigarren plano batetan utziz.
Egoeraren berri emateko bihar, asteazkena, ELAk deituta, prentsaurrekoa eskainiko dute Bilboko Barrainkua 13 kalean, 11:00etan.