Presoen aldeko muralaren ezabatzea eskatuko da Osoko Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko eka. 24a, 08:00

Hainbat mozio eztabaidatuko dituzte bihar goizeko 9etarako deitu den osoko bilkuran, oposizioko alderdi guztiek, Omnia salbu, aurkeztuak. Guztietan korapilatsuena, ezbairik gabe, “Pausoz pauso, presoak kalera” dioen muralaren ezabatzea eskatuko duena izango da, herrian sortu duen eztabaidaren dimentsioak erakusten duen moduan. Horma-irudia Herrira erakundeak Udalari baimena eskatu ostean egin zen, Plazara ekimenaren baitan.

Hainbat mozio eztabaidatuko dituzte bihar goizeko 9etarako deitu den osoko bilkuran, oposizioko alderdi guztiek, Omnia salbu, aurkeztuak. Guztietan korapilatsuena, ezbairik gabe, “Pausoz pauso, presoak kalera” dioen muralaren ezabatzea eskatuko duena izango da, herrian sortu duen eztabaidaren dimentsioak erakusten duen moduan. Horma-irudia Herrira erakundeak Udalari baimena eskatu ostean egin zen, Plazara ekimenaren baitan.

PPk eta PSEk aurkeztuko duten mozioak bi zati ditu. Aurrenak kale-garbitasunarekin lotura du, eta horretarako, 2010eko azaroan onartu zen ordenantza baliatzen da. Horren arabera, kale pintada guztiak  debekatzen dira, salbuespen batekin: behin behinekoak diren elementuetan baimenduta egongo da Udalaren oniritzia jasoz gero. Koldo Zabalaren arabera, kasu konkretu honetan aurkitzen gara, Udalak baimena eman zuelako.

Mozioaren bigarren zatiak, “terrorismoaren biktimen” legea du sostengu. Horren arabera, “biktimen eta senitartekoen iraina, terrorismoaren gorespena edota terroristei omenaldiak” egiten dieten pintadak ezabatu behar dira. Horren aurrean, Zabalak muralean egiten den aldarria gizartean hedatuta dagoela deritzo, eta ez dela, inondik inora udal taldearen izenean egin. Gainera, Arabako Biltzar Nagusietan, horren harira, EAJ, EB eta Bilduk preso gaixoen kaleratzearen aldeko hautua egin dutela gogoratu du. Finean, muralean presoen eskubideen aldeko pausoak eman daitezela eskatzen da, bere ustez.

Mozioaren bi zati horietaz baliatuta, PPk eta PSOEk Udalari murala ezabatzea eskatuko diote, eta, bide honetatik egin ezean, Herrizaingo Sailburuari luzatuko diote deia, bera izan dadin lana burutzen duena.

 

EAJk gainbalioa eta kontzertu ekonomikoa hizpide

 

Aipatu bezala, aurrekoa ez da eztabaidatuko den mozio bakarra. Alderdi jeltzaleak, bere aldetik, bi aurkeztuko ditu. Lehenean, gainbalioari dagokionean, jeltzaleek Arabako Foru Aldundiari 46/1989 foru araua aldatzeko eskakizuna luzatzen diote, hipoteka ezin ordainduta dazio ordainketa egin behar dutenek  lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga ordaindu behar ez izateko. Era berean, 7/2012 foru araua ezarri aurretik etxebizitza gabe gelditu zirenek gainbalioa ordaindu ez dezaten eskatzen da, eta, aldaketak egin artean, Udalak prozedura gelditu eta zorpean diren kopuruak itzuli beharrik gabeko diru laguntzen aurrekontu bidez ordaintzea.

Bigarren mozioan, kontzertu ekonomikoa bere horretan mantentzearen alde egiten du EAJk. Izan ere, bere ustez, 1878an sinatutako itun ekonomikoa ezabatzeko saiakeretan ari dira zenbait sektore. Hala, egun EAEk dituen zenbait konpetentzia galtzea suposatuko lukeela uste dute jeltzaleek, kudeaketa ekonomikoarena kasu. Horregatik, Udalari itun ekonomikoa defendatzeko leia luzatuko dio.

 

PSEren lau mozioak

 

Alderdi sozialistak, azkenik, lau mozio aurkeztuko ditu. Lehena EAEko KZguneak zabalik mantentzearen aldekoa izango da. Bigarrenean, uraren gestioaren pribatizazioaren aurkako jarrera aurkezten da. Zentzu honetan, sozialistek herritar guztien ura eta saneamenduaren erabiltzeko eskubidea bermatzea eskatzen dute. Hirugarren mozioak lan hitzarmenen negoziaketa du ardatz. Horren arabera, hitzarmenen ultra aktibitatea betetzea eskatzen da, hala nola sindikatu eta patronalaren arteko negoziaketa mahai bat antolatzeko deia egiten zaio Eusko Jaurlaritzari, lan hitzarmenen inguruko akordioa lor dezaten. Bukatzeko, laugarren mozioan, PSEk trilinguismoan sakontzearen aldeko apustua egiten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide