Tokiko Gobernu Batzordean hartu da 96.905 euroko aurrekontua izango duen obra egitearen erabakia. Lanak irailetik aurrera egitea aurreikusita daude eta aldagelak konpontzearekin batera gimnasio berria gehituko zaio instalakuntzari. Interbentzioa lehenengo solairuan zentratuko da bereziki.
Horrekin batera, irisgarritasunaren legea bermatze aldera, sarbideak moldatuko dira. Zentzu horretan korridorea kenduko dute, hala nola hegoaldera ematen duen sarrera ere. Gainera, fatxada nagusitik aipatu solairurako sarbidea ahalbidetuko da.
Udalak jakinarazi duenez, obrak kirol denboraldiarekin batera hasiko direla-eta, kirolarientzat alternatibak bilatzen ari dira.