Euskara plazara ateratzeko deiarekin hasi da Araba Euskaraz jaia

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko eka. 16a, 11:44

Jendetza bildu da Amurrioko Aresketa Ikastolan Araba Euskarazi hasiera emateko. Txalapartaren doinuarekin batera elkartu dira bertaratutakoak eraikinaren patioaren baitan.

 

Jendetza bildu da Amurrioko Aresketa Ikastolan Araba Euskarazi hasiera emateko. Txalapartaren doinuarekin batera elkartu dira bertaratutakoak eraikinaren patioaren baitan.

 

Ekitaldiaren hasieran eskerrak luzatu zaizkie ikastolaren 36 urte luzeetan lanean aritu direnei. Horrekin batera jaialdiaren 33. urteurrena gogoratu dute antolatzaileek, bide luze horretan bidean utzitako lagun euskaltzaleak ahaztu gabe. Gainera, Mendiko Lagunak, Amurrioko Udala eta Eusko Jaurlaritza, besteak beste, aipatu ditu Onintze Guerrak -Aresketa Ikastolako lehendakaria-, haiek gabe Ikastolaren beraren ibilbidea berdina izango ez zela gogoratuz. Momentu hori aprobetxatu du, hain zuzen ere, eraikinak egun dituen beharrak -handiago baten premia, bereziki- asetzeko erakunde berrien laguntza beharrezkoa izango dela esateko. Izan ere, haur hezkuntza lekuz aldatzea ezinbestekoa dela uste da zuzendaritzatik.

 

Ez da, guztiarekin, jaialdiaren mugarri den euskararen aldeko hitzik faltan izan. Euskara plazara ateratzeko beharraz aritu dira, eta, bide horretan, gaur, hegoaldean, Amurrion Araba Euskaraz ospatzen ari den bezala, iparraldean, Saran, hezkuntza elbidunaren aldeko egunean murgilduta daudela gogora ekarri da.

 

Hitzon ostean ikasle eta ikasle ohiek hartu dute protagonismoa. Azkeneko horiek izan dira bertaratutakoek egindako borobilaren erdira agertzen lehenak, Sokaide taldearen kanta batez baliatuta dantzaldia eskainiz.

 

Ondoren txikienen ordua heldu da. Patinatzaileak, ikasle-katea, soinketa, soka saltoa, zirkua, piramidea, buru handiak... tartekatu dira 10 minutu inguru iraun dituen ekitaldi koloretsuan. Amaierako txalo zaparrada emozioen biltzaile nagusia izan da.

 

Xabier Arrietaren hitzartzea

 

Ondoren, ordezkari desberdinen hitzartzea heldu da. Arabako Ikastolen arduraduna den Xabier Arrietak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei. Ikastolen izaera sozialaz aritu da, asmorik gabekoak direla azpimarratuz. Zentzu horretan, zerbitzu publiko bat aurkezten dutela-eta -Euskal Hezkuntza Sistemaren parte handia izaki- finantzaketa publikoaren beharra agerian utzi nahi izan du. Adibide moduan Trebiñuko La Pueblako Ikastola jarri da, diru laguntza publikorik ez jasotzeagatik, ikasle berrien eskariari aurre egin ezinaren aurrean aurkitzen dena.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide