Laudiok azken hiru hamarkadetan euskararen berpizte-prozesu handia bizi izan du. Horren eragile nagusietako bat udalak garatutako plan eta programak izan dira. Horien baitan kokatzen da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN). Plan hau herritarrei begirako plana da, bereziki, eta berriztatu nahi da 2014-2017 artean udalaren zereginetan ardatz gidaria izan dadin. Horretarako herritarren laguntza eskatu da udaletik, bai iradokizunen nola proiektuen forman jaso daitezkeelarik.
EBPN 2014-2017 plan hori martxan jartzeko, batzar ireki bat deitu da, ekainaren 17rako, astelehena, 19:00etatik 21:00etara, Herriko plazako hitzaldi aretoan. Jakinarazi denez, ahal izatekotan euskaraz garatuko da, nahiz eta ezinbestekoa ez izan.
Informazio gehiago jasotzeko sakatu hurrengo estekan.