Udaleko euskararen arloak espediente administratiboa aurkeztu beharko du Gasteizko auzitegian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko eka. 10a, 08:00

EAEn espainiar Gobernuaren Delegatua den Carlos Urquijok Arabako estatuaren abokatutzari hala eskatuta, espedientea ireki zaio Laudioko Udalari. Honen arrazoia, “Udalak euskara ofiziala duten beste instituzioei bidalitako dokumentuetan euskara erabiltzeko hartutako erabakia” da. Erabaki hau 2010ean onartutako ordenantza munizipalean adostu bazen ere, Urquijok 2008koa dela aipatzen du bere salaketan. Udal taldeari akats inportantea iruditzen zaio, are gehiago garai hartan bera zinegotzi moduan zegoenean.

Ordenantzan, gainera, Udalak beste instituzioei dokumentuak euskaraz helarazteko eskaria egitea onartzen da. Prozesua osoko bilkuran bideratu zen, aurkako botorik jaso gabe, Urquijok abstentzioa aurkeztu zuelarik.

Onartu eta hiru urtera aurkeztu du Gobernuaren Delegatuak errekurtsoa. Horri erantzunez, udalaren jarduna eta ordenantzak Euskararen Normalkuntzarako Oinarrizko Legean jasotzen dena urratzen ez duela aipatu da udal gobernu taldetik. Horregatik, instituziotik auzitegiari paper hauek eskaini besterik ez dute egin beharko.

Ez da, hala ere, Urquijoren izenean jasotako lehen idazkia. Udaletik obsesio moduan katalogatu da; “euskararen aurka egiteko edozein aukera baliatzen dute”. Gainera, Gobernuaren Delegatuaren paperaren aurka egin du -inongo bozketarik gabe aukeratu dena-, “kolonien garaia bukatu” zela aipatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide