Aiaraldeko plataformak borrokan jarraitzera deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko eka. 5a, 08:00

Maiatzaren 30eko grebaren harira aurkeztutako balorazio laburrean, eskualdeak eskainitako plantoan parte hartu zuten pertsonak zoriondu ditu aiaraldeko plataformak. Haien ustez, eskualdearen gehiengoak borondatezko ahalegina egin zuen gobernu ezberdinek inposatzen dituzten neurrien kontrako ezezko borobila adierazteko eta eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketaren alde egiteko.

Maiatzaren 30eko grebaren harira aurkeztutako balorazio laburrean, eskualdeak eskainitako plantoan parte hartu zuten pertsonak zoriondu ditu aiaraldeko plataformak. Haien ustez, eskualdearen gehiengoak borondatezko ahalegina egin zuen gobernu ezberdinek inposatzen dituzten neurrien kontrako ezezko borobila adierazteko eta eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketaren alde egiteko.

Grebarekin bat egin ez zuten pertsonei elkartasuna adierazteko aukera dutela gogorarazi die plataformak. Honen harira, Laudio eta Amurrioko Eroskin gertatutakoa adibiderik larriena dela uste du: “euren elkartasun eza eskualde eta komertzioekiko iraingarria izan zen”. Gainera, patronalak, gobernuek eta ultra kontserbadoreak diren medioek erabiltzen dituzten argudio berdinak erabili izana leporatzen die.

Bukatzeko, Euskal Herri mailan, eskubide sozialen gutuna ekainean lantzen hasiko dela gogoratu du, horren alde borrokatzeko deia eginez. Aiaraldean, berriz, gaur, ekainaren 5ean, Urduñako kultur etxean, 18:30etan, solasaldia antolatu dute “immigrazioa eta emakumeen” egoeraren inguruan, Julen Zulaika eta Emaion emakume taldearen eskutik.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide