Galderak egiten dituen haurrari etorkizun oparoa iragartzen diote mediku zein altzairugintzan adituek. Irakasleak galderak erantzuteko daude eta jakintsuak jakintsuagoak direla erakusteko, esanak baino esateko eraren irmotasunaren ondorio eta ez atzetik jarraika dituzten balizko liburuen zamaren pisu nekagarriaz, lepoak honaino esateko zorian.
Galderak egitea korapiloak antzeztokira deitzeko aurkezpen ospetsua da; ikuslegoa begira, aho zabalik, eta eskuak jipoitzera besterik arduratu behar ez bada. Ez du galderarik egiten kantitatean barrena kualitatiboki ez-nahiko izan nahi ez duenak, txoko bilakatutako zirrikitu txikienean ere irakasle andana ezkutatzen baita jakintza konpartitu nahian. Horiek ere galdetzen diote despistatuari, harrapaketa jolasean zein harrapari eta nor haragi definitzerik balego, zalantza izan dadin duda argitzen diguna.
Hala agintzen da gaur gaurkoz: galdera asko eginda, erantzunik eman behar ez izateko.