Obrak Zubiko Kurajo, Maestro Elorza eta Jose Matia inguruan burutuko dira. Lehenengo fasea, Jose Matiari dagokiona, eginda dago. Bigarren fasean Maestro Elorza, tren geltokiaren sarrera eta Latiorrorako tunela konponduko dira. Fase honek 2.058.796 euro eskatuko ditu, hasierako aurrekontuarekiko 900.000 euro aurreztuz, Udalak obra egingo duen enpresari kosteak gutxitzea eskatu baitzion.
Proiektuaren berrikuspenean, zaborraren bilketa neumatikoaren eboluzioak eragina izan du, horren bidez kosteak gutxitu baitira. Gainera, hasiera batetan Krutziaga zubia proiektuaren barnean sartzen bazen ere, kentzea erabaki dute, oinarrizko azpiegituren barnean sartzen ez delako. Azkeneko multzo horrek, Zubiko Kurajo kaleko saneamendua barnebiltzen du, hala nola, tren geltokirako irisgarritasuna bermatzea. Baina, kontuen murrizpenean eragin handiena izan duena obraren balio errealaren kalkulua izan da, behin lehenengo fasea bukatu denean.
Obrek 10-12 hilabete iraungo dute, eta URA eta ADIFen aprobazioa jaso ondoren hasiko dira.