Murgako Aianox enpresan 95 langile inguruk egiten du lan. Akordioa lortu aurretik, altzairuaren Arabako Hitzarmen Probintzialarekin lotutako enpresa paktu batek erregulatzen zituen lan baldintzak. Hitzarmena sinatzearekin batera, lan erreformaren zati kaltegarrienak mugatzea lortu dute langileek, ultra aktibitatea, malgutasuna, hitzarmena ez aplikatzeko klausulak… hobetuz.
Hitzarmenak 3 urteko luzera izango du. Lehenengo urterako %1eko soldata igoera zehaztu da eta beste bietarako %1,25ekoa. Hala ere, negoziazioak gora beherak jasan izan ditu. Izan ere, altzairuaren Arabako hitzarmen probintzialaren ultra aktibitatearen mugatzearen epeek kondizionatua izan da, enpresa hitzarmena arriskuan jarriz. Zentzu honetan langileek 3 greba egun eta greba mugagabe bat deituta zituzten, lortutako akordioarekin bertan behera utzi dituztenak.
ELAk positiboki baloratu du egoera eta eskualdeko beste enpresak animatu ditu bide berdinean ekitera.