Udalak Arabako Biltzar Nagusien tokiko erakundeen finantzaketaren inguruko ponentzian parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko mai. 13a, 08:00

Arabako Biltzar Nagusietan tokiko erakundeen finantzaketa modeloaren inguruko ponentzia prestatzen ari dira. Laudioko Udalak, beste udalekin batera, alegazioak aurkezteko gonbitea jaso eta  Martxoaren 27an bidali zituen.

Arabako Biltzar Nagusietan tokiko erakundeen finantzaketa modeloaren inguruko ponentzia prestatzen ari dira. Laudioko Udalak, beste udalekin batera, alegazioak aurkezteko gonbitea jaso eta  Martxoaren 27an bidali zituen.

Alegazioekin Laudioren berezitasuna onartua izatea bilatu duela adierazi du gobernu taldeak, horren bidez trataera justuago bat jaso ahal izateko. Zerrendatutakoen artean, kokapen geografikoak indar berezia hartzen du. Izan ere, gainontzeko udalerriengandik urrun egoteaz aparte, komunikabideak eskasak eta zailak direla deritzo udalak. Horri garraio publiko eta azpiegituren urritasuna gehitu behar zaio.

Datu demografikoek ere eragina dute herriaren gestioan. Laudiok, bere tamaina dela eta, Arabako beste herri batzuek bete behar ez dituzten baldintzak bete behar ditu ekipamendu publikoei dagokionez. Zerbitzu hauek eskualdeari baliagarriak izanda ere, udalaren arabera Laudiok ez ditu baldintzak betetzen, herri txikiek adina zerbitzu eskainiz. Gainera, 50.000 biztanle baino gutxiago izanda, ez da finantzazio plangintza berezia egin ahal izateko minimora heltzen. Ondorioz, aipatutako baldintzei udalerriak berak erantzun behar die.

Horregatik, Udalak autonomia munizipalean sakondu eta errekurtso publikoen banaketa bidezkoa ziurtatu behar dela uste du, tokiko erakundeak indartu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide