"Construcciones Pagolar" enpresak kaleratzeak egin ditu eta LIPmesako egoerak ez du hobera egin

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2013ko mai. 10a, 08:00

LAB sindikatuak “Construcciones Pagolar” enpresak hartutako erabakia ez kalifikagarritzat hartu du. Izan ere, sindikatuaren arabera, obrako lau langiletatik hiru kaleratzea soldataren %25aren murriztea eta urteko lanorduak 200 ordutan luzatzea ez onartzeagatik eman da. Zentzu honetan Arabako eraikuntzako hitzarmen probintziala bete ez dela esan du, are Lan Inspekzioak enpresari bere jarrera aldatzeko eskatu zionean. Horregatik, ez berritzearekin batera patronalak egungo hitzarmenak betetzen ez dituela salatu du euskal sindikatuak.

Bulegoan diharduten zortzi langileek lanpostua mantenduko dute. LABen arabera honekin ulertzen da enpresak azpi-kontratazioa baliatuko duela, irabaziak mantendu edota handitzearen helburu bakarrarekin.

Honen aurrean, LABek obrak esleitu edota kontratuak egiterako orduan, bereziki publikoak direnean, hau kontutan hartzea eta instituzioek hitzarmen probintziala betetzea exijitzea eskatu du.

Lipmesako langileek eskutitza utzi dute merkataritza arloko epaitegian

Idatzian langileek enpresako zuzendaritza kaxkarrak egoera larrira ekarri dituela aipatzen dute. Hala, orain dela hiru urte Klarius multinazionalak erosi zuenetik enpresaren jarraipena bermatze aldera neurririk hartu ez izanak zuzendaritzaren lidergo gaitasun eza agerian uzten duela uste dute. Gainera, 2011n langileei hobekuntza ekonomikoa jakinarazi zitzaienetik, hartutako erabakiek berriz ere egoera larritu omen dute.

Enpresaren gestioarekin kontrastean, langileek sakrifizioak egin dituztela aipatzen dute. Horien artean, soldata igoerarik ez jasotzea edota instituzioen laguntza bilatzea aurkitzen dira.

Eskutitzaren amaieran eskaera zuzen bat egiten da enpresaren eta lanpostuen mantentzearen alde. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide